IRRISTAKA TALDEA

15k

ezagutu gaitzazu!

Tolosaldeko irristaketa taldea gara: Irristaka!

Gure helburua Tolosaldeko eta Euskal Herriko irristaketa bultzatzea da. Gazteen irakaskuntza eta lehiaketan dago gure helburu nagusia, baina, titulu ofizialdun gure irakasleek Gipuzkoako hainbat herritan ere irakasten dute patinatzen.

Patinatzen hasi nahi baduzu edo Irristakako partaide izan nahi baduzu, ezagutu gure araudi eta antolaketa.

Eskola

Patinatzen hasi nahi baduzu, zure abilezia trebatu edo irristaka moldatzen ikasi nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Lehiaketa

Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoa txapelketak, liga nazionala, maratoiak edo beste hainbat txapelketa. 

Aisia

Patinaia kirol zoragarria da. Irristakan aritzeko jende bila baldin bazabiltza edo kirol proba batean parte hartzeko aholku edo entrenamendu bila baldin bazabiltza, leku egokian zaude.

90. hamarkadatik irristaketa
bultzatzen

90. hamarkadan irristaketak lehen pausuak eman zituen Tolosan, Laskorain Ikastolako patinaia taldeak ereindako hazia, Irristaka Taldean loratu da. Gure helburua Tolosaldeko eta Euskal Herriko irristaketa bultzatzea da. 

Ikusi gure Berri, Irudi edo Bideoak

Irristakako azken berriak. Baita patinaiaren inguruko informazioa ere.

zergaitik patinatu

01.

Dibertigarria

Patinatzean sentitzen diren sentsazio eta emozioak zoragarriak dira.

02.

Osasuntsua

Beste kirol batzuk ez bezela, patinaia ez da inpaktuzko kirola eta lesioak ez dira ohikoak, gainera gihar ugari lantzen dira patinatzean.

03.

Aukera paregabea

Patinaiaren zailena irakasle onak aurkitzea da, ez delako oso kirol edatua. Tolosaldean aukera paregabea daukagu gure irristaketa eskolarekin.

jendearen iritzia

Aura Quintana Irristaka

“Duela sei urte ezagutu nuen Irristaka, eta etengabe hazten ari den familia gorria bezala identifikatzen ditut. Haien gorri koloreak, erronka bakoitzari aurre egiteko erabiltzen duten pasioa, maitasuna eta berotasuna sinbolizatzen du.”

AURA QUINTANA
Irristaka Ilazki Zalakain

“Irristaka taldeak nere txiki eta gaztetako kirolaz gotzatzeko gogoa bueltatu dit. Giro ikaragarria eta talde ederra!”

ILAZKI ZALAKAIN
Oihana Irristaka

“Irristakak patinaiaren bitartez lagun talde bat sortzeko aukera eman dit txikitatik hasi eta gaur egun arte. Patinaiaren alor ezberdinetan disfrutatu dut entrenamendu eta irteeren bitartez. Eskerrik asko denagatik.”

OIHANA